Zerbitzuak eta prezioak

Zer egiten dudan eta zenbat balio duen

Bi prezio itxi ia edozein klinikak behar duenerako, eta gehigarriak batzuek bakarrik behar dutenerako.

Neurrira egindako weba

550 €

BEZik gabe. Abian jartzeko prezioa, bi ordainketatan.

Zure klinikarako diseinatutako weba, zure koloreekin, zure argazkiekin eta zure hitz egiteko moduarekin. Ezer ordaindu aurretik, proposamen bat erakusten dizut, muntatuta.

  • Zure klinikarako diseinu propioa, txantiloirik gabe
  • Euskara eta gaztelania barne
  • Hitzordua, deia eta WhatsApp beti eskura mugikorrean
  • Ordutegiak, testuak eta argazkiak aldatzeko panel erraza
  • Tokiko SEOa, zure inguruko bilaketetan agertzeko
  • DBEO-rako prestatutako lege-testuak eta cookie-oharra

Mantentze-lanak

79 €/hilean

BEZik gabe.

Webak martxan eta egunean jarraitzeaz arduratzen naiz. Zuk ez duzu ezer eguneratu behar.

  • Ostatatzea, domeinua eta ziurtagiria zainduta
  • Segurtasun-kopiak
  • Eguneratzeak
  • Hilean ordubeteko aldaketak, gehienez

Gehigarriak

Aparteko aurrekontuarekin, zure klinikak behar duenaren arabera.

  • Ingelesezko bertsioa

    Kanpoko pazienteentzat eta turistentzat. Tresna batekin itzulia eta nik berrikusia (ingeleseko C1).

  • Online hitzorduak

    Pazienteak edozein ordutan eska dezala hitzordua, zure lan egiteko moduarekin lotuta.

  • WhatsApp bidezko oroigarriak

    Mezu automatiko bat hitzordu bakoitzaren aurretik, pazienteak ahaz ez dezan.

  • Lehendik duzun weba hobetzea

    Web berririk nahi ez baduzu: abiadura, Google-ko kokapena eta mugikorrean huts egiten duena.

Galderak

Weba badut jada. Hobetu dezaket berri bat egin beharrean?

Bai. Oinarriak balio badu, abiadura, mugikorrean huts egiten duena eta Google-ko kokapena hobetzen ditut. Doako berrikuspenean esaten dizut zein aukera komeni zaizun.

Neuk aldatu ahal izango ditut ordutegiak eta testuak?

Bai. Webak panel erraz bat du ordutegiak, testuak, tratamenduak eta argazkiak koderik ukitu gabe aldatzeko. Nahiago ez baduzu, mantentze-lanetan hilean ordubeteko aldaketak sartzen dira.

Weba euskaraz dago?

Bai, euskaraz eta gaztelaniaz, berez. Bi hizkuntzetan natiboa naiz eta testu bakoitza berrikusten dut. Ingelesa gehigarria da.

DBEO betetzen du?

Webak DBEO-rako prestatutako lege-testuak, cookie-oharra eta inprimakiak ditu. Agertu behar diren klinikaren datuak (izen soziala, IFZ) zuk ematen dizkidazu.

Zer sartzen da hileko 79 €-ko mantentze-lanetan?

Ostatatzea, domeinua eta ziurtagiria zaintzen ditut, segurtasun-kopiak egiten ditut, weba eguneratzen dut eta hilean ordubeteko aldaketak egiten dizkizut.

Nola ordaintzen da weba?

550 € dira BEZik gabe, bi ordainketatan. Mantentze-lanak hilero ordaintzen dira.